IRUTXULOKO HITZAk sukaldari txanoak banatuko ditu Konstituzio plazan
Facebook eta Twitter-en ere. Arratsaldean Hiritar Merezimenduaren Dominak emateko ekitaldian izango gara. Gauean, Konstituzio plazan izango gara banderaren igoeraren berri emateko, eta Antiguako sansebastianetan ere izango gara. Pedro Subijana sukaldariak Urrezko Danborra jasoko duen ekitaldian ere izango gara, eta noski, haur danborradaren jarraipena egingo dugu.
Ondo pasa eta gozatu San Sebastian egunaz! Bagera…
22:30etik aurrera eskuratu ahal izango dira bertako hedabidearen irudia daramaten txanoak.
Badakigu zein garrantzitsua den San Sebastian eguna herritarrentzat, eta horregatik, guk ere ospakizunarekin bat egitea erabaki dugu. Jaian murgiltzeko ezinbestekoak diren sukaldari txanoak banatuko ditugu gaur gauean Konstituzio plazan. IRUTXULOKO HITZAren irudia daramaten txanoak izango dira, eta 22:30etik aurrera eskuratu ahal izango dira plazan bertan.
IRUTXULOKO HITZAk San Sebastian egunaren berri emango du Irutxulo.hitza.eus webgunean, baita