Hiru festazale, Irutxuloko Hitzaren txanoarekin.
Konstituzio plaza jendez lepo, eta festazaleek sukaldari txanoa soinean. Hain zuzen ere, IRUTXULOKO HITZAk San Sebastian eguna ospatzeko txanoak banatu ditu gauerdia iritsi aurretik, eta bertako hedabidearen irudia nonahi ikusi ahal izan da, plazan bertan zein telebistaz. IRUTXULOKO HITZA herritarretatik gertu egon da berriro, komunikabidearen beraren izaera oinarri. Hamar urte beteko ditu aurten euskarazko hedabideak, eta San Sebastian egunekoa datozen hilabeteetan izango diren opari eta ezusteetako bat besterik ez da izan.