Santa Maria elizan izan da Euskal Billera, urtero legez
Santa Maria elizan izan da Euskal Billera danborrada, Haur Danborrada hasi aurretik. Gaztetxoen desfilea eurek irekitzen dute, baina lehenago eginbehar asko izan ohi dituzte San Sebastian egunean; horietako bat, elizako mezan izatea.
9:00etan ziren kalean dagoeneko Euskal Billerako haurrak, eta Parte Zaharra zeharkatu dute danbor hotsen artean. Bapo gosaldu eta gero, eta Gaztelubidetk igaro ondoren, Santa Mariara joan dira.


