Datorren urtera arte agurtu dute San Sebastian
Urrezko Danborrarekin saritutako sukaldariak, Martin Berasategi alboan, Union Artesana danborradaren baitan. Parte Zaharrean barrena ibili da gauerdiaren atarian, milaka donostiarrak egunean zehar ibili diren moduan. Subijana, baina, jakitun da inoiz ez duela aurtengo San Sebastian eguna ahaztuko. Egunari bukaera biribila emateko, Juan Karlos Izagirre alkatearekin batera jaitsi du bandera, Udal Liburutegi Nagusiko balkoitik.
Jaitsi dute bandera, bukatu da San Sebastian eguna, amaitu da festa. 24 ordu lehenago abiatutako leku berean eman dute amaitutzat donostiarren egun handia. Konstituzio plazako liburutegiko balkoitik bandera jaitsi dute, Union Artesana danborradak zuzendutako San Sebastian martxarekin. Plaza lepo, festazaleek azken unera arte gozatu dute; lehenik Ollagorrarekin eta gero Union Artesana berarekin. Eguna etorri den moduan agurtu dute, danbor hotsen artean, datorren urtera arte, Donostia Europako Kultur Hiriburua izango den ekitaldira arte.
Azken danbor astinduak ere eman ditu Pedro Subijanak, eguerdian