Udalak lokalak utziko dizkie irabazi asmorik gabeko 10 elkarteri

Lau lokal eta Aieteko Belizalde kaleko eraikin bat eskainiko dizkie elkarteei. Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak hiriko hamar elkarteri udal lokalak eskaintzea onartu du urtarrilaren 9an eta 16an eginiko batzarretan. Guztira, 4 lokal eta Aieteko Belizalde kaleko 5 zenbakiko eraikina utziko ditu elkarteen esku, bakoitzak bere proiektuak garatzeko eta elkarteen arteko elkarlana sustatzeko asmoarekin. Hauek dira lokal berriak izango dituzten elkarteak:
  • Juan Carlos Guerra, 38, Bidebieta: Harrera elkartea.
  • Casares Pasealekua 9, Altza: Belarretan Aisialdian Hezituz eta Phagma Drölma-Ary Tara elkarteak.
  • Zarategi Pasealekua 82; Intxaurrondo: Mestiza elkartea.
  • Ondarreta Pasealekua 3, Antiguo: Ezegui eta Bidegin elkarteak.
  • Belizalde 5, Aiete: Catalina Erauso Club de Arte, Xixka, Jatorkin pro inmigrantes eta Ultramarinos Kultur Elkartea.

HITZAkide HITZAkide