Azpiegitura eta Mantentze zerbitzuetako aurrekontuak gora ere
Azpiegitura eta Mantentze zerbitzuetako zinegotzi Nora Galparsorok bere saileko aurrkeontu proiektua aurkezu du, eta hiria mantentzeko proiektuak babesteko % 3,4 handitu du aurtengo aurrekontua. Horrela, 1,6 milioi hazi da sail honetarako aurrekontua, 48.130.358,55 eurotik 49.768.318,48 eurora igota.
Galparsorok adierazi duenez, departamendu horien xedea herritarrei oinarrizko zerbitzu onenak eskaintzea eta eremu horiek erabili eta gozatzeko moduko egoeran edukitzea da. Hori dela eta, mantentze oinarrizkoenetan egingo dituzte igoerak: bideak garbitzeko kontu-saila, (12.047.269,12 euro) %6,85 haziko da; parke eta lorategietakoa, (5.114.846,29 euro) %4,78 haziko da; saneamendukoa, (8.681.340,43 euro) %3,62; zabor-bilketakoa, (5.919.564,68 euro) %3,9; bide-publikoetakoa, (4.601.756,27 euro) %4,22; eta zoladura- eta asfaltatze-lanetakoa, (3,1 milioi euro) 4,25. Hondartzei dagokionez, aurrekontua 2.161.549,87 eurokoa izango da, %3,17 igota.
Bestalde. argiteriako aurrekontua jaitsi egingo da (-%9,33) eta 4.054.823,22 eurokoa izango da. Izan ere, mantentze-lanetako kontu-saila aldatu ez arren, hornikuntzakoa murriztu egin da, argiztapen eraginkorrean egindako inbertsioei esker.
Inbertsioak obretan
Proiektu eta Obretako Departamenduak aurreikusitako inbertsio nagusiak Blas de Otero plaza berritzea (1,2 milioi), Kontxako lehen arranparen eta Perlaren arteko zatian baranda birjartzea (urte anitzekoa, 450.000 euro 2015ean eta 600.000 2016an), Iztuetako bidezubia birgaitzea (400.000 euro), Katalina Elizegiko mendi-hegala egonkortzea (337.906,11 euro) Altzan parke baten estaldura egitea ( 325.490,00€) eta Musika eta Dantza Eskolako obrak egitea (275.000 euro) dira. Azkenik, Bretxa egokitzeko urte anitzeko aurreikuspena azaldu dute; 200.000 euroko aurrekontua izango du aurten, eta 3.800.000 eurokoa 2016an.