
‘Life of Brian’ filmeko pertsonaien mozorroekin argazkiak egiteko aukera izan dute zinezaleek azken emanaldian. (Argazkia: Bang Bang Zinema)
Martxoaren 28an egingo du Bang Bang Zinemak hurrengo emanaldia, ‘Goodfellas’ eta ‘The Big Lebowski’ filmeekin.
Abiada hartzen ari da
Bang Bang Zinema programa. Zinema lagunartean eta jende gehiagorekin partekatzeko esperientzia bat dela sinetsita, zinema emanaldi bikoitzak hasi dira prestatzen. Azaroan egin zuten lehen proiekzioa, eta zinezaleek
Aliens eta
Die Hard filmak pantaila handian ikusteko aukera izan zuten. Bigarrena joan den asteburuan izan zen, larunbatean.
Indiana Jones:
Raiders of the Lost Ark eta
Life of Brian eman zituzten. Antzoki Zaharra zinezalez bete egin zen, zinemaren festaz gozatzeko. Izan ere, Bang Bang Zinema zinema proiekzio bikoitz bat baino gehiago da. Zaleek pelikulekin lotutako
photo call batean parte hartzeko aukera dute. Azken emanaldian, esaterako, Monty Python-en
Life of Brian-eko erromatarren jantziekin eta gurutziltzatuta argazkiak egiteko aukera izan dute. Indiana Jones-en latigoa eta kapela eta Marokora bidaian aurkitze dituen etsaien mozorroak hartu eta haien larruan sartzen ederki pasa zuten.
Hurrengo emanaldia martxoaren 28an izango da. Kultuko pelikula bihurtu diren beste bi izenburu emango dituzte: Martin Scorseseren
Goodfellas (1990) eta
The Big Lebowski (Coen anaiak, 1998). Mafia, gangsterrak eta umorea nahastuko dira
Bang Bang Zinemaren emanaldi berrian.
Argazkiak: Bang Bang Zinema