Kultur Aniztasunerako eta Berdintasunerako aurrekontuak igoko dituzte
Gainera, alor horretan lanean ari diren elkarteentzako dirulaguntzetarako igoera bat aurreikusten du aurrekontu proiektuak, 25.000 eurotik, 33.000 eurora. Emakumeen Etxeko Emakumeentzako Gune Interkulturalari jarraipena emateko, berriz, 7.500 euroko partida bat ere jasotzen du aurrekontu proiektuak.
Berdintasun sailak, bestalde, 718.780 euroko aurrekontua izango du aurten. Diru horrekin hiriko zenbait puntu kritiko hobetuko dituzte Sampedroren esanetan, eta 70.500 euroko partida bat aurreikusi dute eragileekin batera lantzen ari diren egitasmoak aurrera eraman eta ezagutzera emateko: “Hainbat eragilerekin ari gara lanean, eta aurrekontuak osatzeko partaidetza prozesuan ere, hainbat ekarpen jaso ditugu, hortaz, hainbat inbertsio zehatz egingo ditugu hainbat auzotan puntu kritikoen egoera hobetzeko”. Eraso sexistarik gabeko hiri bat aldarrikateko ere auzoetan sentsibilizazio kanpainak egingo dira; horretarako beste 40.500 euro bideratuko dira.
Legealdi honetan 6.538 euroko igoera izan du berdintasunerako sailak, eta besteak beste, berdintasun diagnostikoaegin dela gogora ekarri du zinegotziak. Horrez gain, Emakumeen Etxea proiektuari babesa emateteko 15.000 euroko hitzarmena izatetik 45.000 eurokoa izatera pasa da azken lau urtetan.
Berrikuntzen artean proiektu erakargarri bat ere aipatu du Naiara Sampedrok: “Hiriko Aztarna Feministen inguruko beka bat aterako dugu, proiektu benetan ederra, hiriaren beste ikuspegi bat zabalduko diguna”. Emakumeek danborradan izan duten parte hartzea aztertzeko ikerketa bekak izan duen oihartzuna ere azpimarratu du Sampedrok.
Hezkuntza eta gazteria aurrekontuak, berdintsu
Sampedrok Hezkuntza ea gazteria aurrekontuen proiektuak ere aurkeztu ditu, eta azken bi hauetan diru kopurua mantentzea erabaki dute. Hala, Hezkuntza sailera 592.665 euro bideratzea espero du zinegotziak. Horietatik 355.165 euro aurten gauzatuko diren proiektuetara bideratuko dituzte. Sampredrok azaldu du udalak ez duela hezkuntze eskumenik, baina funtzionamendu eta mantenuan inbertituko dute dirua. Guztira 6.691.446 euro bideratuko dituzte mantenu lanetara; Zuhaitz eskolako lehiak berritzeko 115.000 euro bideratuko dituzte, Katalina Erausoko lehioak berritzeko 75.000 euro, eta Amara Berri Urbietako lehioak berritzeko beste 35.000 euro. Ategorritxoko haurreskolako proiekturako ere 12.500 euro bideratuko dituzte. Azkenik, Heziketarako programak sustatuko dituzte 219.376 euroko partidarekin.
Gazteria sailak 1.960.000 euroko aurrekontua izango du Sampedroren esanetan, iazko aurrekontua mantenduta. Horrekin batra, haurtxoko eta gaztelekuak eraiki eta mantentzeko 1.086.786 euro bideratuko dituzte. Elkarteentzako berriz, 47.300 euro bideratuko dituzte.