Inauterietako Donostitruk berezia iaz. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Mozorro baten bila dabiltzan herritarrek ezin dute hurrengo Donostitruk merkatua galdu. Donostiako Udalak antolatu ohi duen bigarren eskuko merkatua hilabetero jarri ohi dute bigarren larunbatean. Otsailean, ordea, lehen larunbatean egingo dute, 7an, 10:00etatik 14:00etara.
Kontsumo arduratsuagoa bultzatzeko asmoz, herritarrek bigarren eskuko jantzi eta mozorroak eskuratu ahal izango dituzte Donostitruk azokan, Donostia 2016ren egoitzan, Easo kalean. Elkarteak, konpartsak, ikastetxeak eta partikularrak parte hartzera gonbidatu dituzte, eta inauterietako objektuak saltzen dituztenek lehentasuna izango dute postu bat lortzeko garaian. Bestelako bigarren eskuko produktuak ere salgai jarri ahal izango dira. Izena emateko eta informazio gehiago lortzeko: 943 483390 eta
Donostitruk.org.