Ipuin klasikoak deseraikiko dituzte inauterietan
Inauteriak ate joka datoz, eta Donostiako Piratak jada hasi dira pentsatzen zein mozorro akeratuko duten. Ipuin klasikoak aukeratu eta horiek deseraikitzea proposatu dute. Zergatik salbatu behar dute Txanogorritxu? Zergatik dira errege-erregina, printze eta printzesak zintzoak eta irabazleak? Loti Ederrak Printze Urdinaren beharra al du bizitzeko? Eta printzesak nahiago baditu? Edo nekazari xumeak? Ipuin klasikoak deseraiki eta bertan agertzen diren eredu tradizionalak hautsi nahi dituzte.
Otsailaren 14an, larunbata, Parte Zaharrean elkartuko dira denak, 18:30ean, Portaletan. Poteo girotuan hasiko dute inauteri festa. Igandean, berriz,Easo plazan geratuko dira 13:00etan. Elkarrekin bazkalduko dute Donosti Berri elkartean. Bakoitzak janaria eraman beharko dugu, bazkarian denekin partekatzeko. Eta ondoren, desfilea, poteo musikatua eta bertso festa.