Carlos Vela bi hilabete egongo da gutxienez partidarik jokatu gabe
Aurrelari mexikarrari ebakuntza egin diote gaur, larunbatean barne meniskoan haustura izan eta gero. Bihar irtengo da ospitaletik, eta errehabilitazioa Zubietan egingo du, jokatzeko prest egon arte. Ebakuntzaren ostean, Realak jakinarazi du gutxienez zortzi aste egongo dela lehiarik jokatu gabe.


