
Martxoaren 30ean libre gelditu direnak eskuratzeko bigarren zozketa egingo dute. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Udalak 1445 eskaera jaso ditu guztira Kontxa, Ondarreta eta Zurriola artean banatutako 1.400 eguzkitako eta toldoen zozketarako.
Datorren asteartean, otsailak 10, eguzkitako oihalen zozketa egingo du udalak. Horrela, zozketan ateratzen den zenbakitik aurrerako 1.400etako bat daukaten pertsonek toldoa aukeratu ahal izango dute; egunean 50 lagunek. Otsailaren 5era arte erreklamazioak aurkezteko epea irekita egongo da, eta martxoaren 30etik aurrera, libre geratu diren oihalak esleitzeko beste prozesu bat jarriko da martxan.
Nora Galparsoro Hondartzetako zinegotziak oso balorazio positiboa egin du martxan jarritako esleipen prozesuaz, hiru urtean behin guztiei eguzkitako bat erabiltzeko aukera ematen duelako. Gainera, eguzkitako bat izan nahi dutenei 100 euroko fiantza jartzeko neurriak arazoak ekidin dituela azaldu du.
Hondartza bakoitzeko egindako eguzkitakoen eskaera honako izan da:
Ondarreta: Eguzkitakoak: eskatutakoak:177. Eskuragarri: 198.
Eguzkitako oihalak: eskatutakoak: 269. Eskuragarri: 412.
Egokituak: eskatutakoak 5. Eskuragarri 12.
Karpa Egokituak: eskatutakoak 68. Eskuragarri: 98.
Kontxa: Eguzkitako oihalak: Egokituak: 758; eskuragarri: 432.
Egokituak: eskatutakoak 9; eskuragarri: 8
Zurriola: Eguzkitako oihalak: eskatutakoak: 157; eskuragarri: 232.
Egokituak: eskatutakoak 2; eskuragarri: 8.
Izen-ematea egin dela konfirmatzeko
www.gaur.donostia.org eta
www.donostia.org web guneetan kontsultatu daitezke.