'Ciutat Morta' dokumentala, Txantxarrekan
http://youtu.be/c1n-8Z-myBU
http://youtu.be/c1n-8Z-myBU
Bihar, osteguna, emango dute Antiguako gaztetxean, 19:30ean. Ciutat Morta-k 2006ko gertakari batzuk salatzen ditu. Istilu larriak izan ziren Bartzelonako etxe okupatu bateko festa jendetsu batean, udaltzaingoa tartean zela. Udaltzain bat larri zauritu zen, eta ia egoera begetatiboan gelditu zen. Gerora, liskar haietan atxilotutakoek salatu zuten udaltzainen esku torturak jasan zituztela. Eta gertakari larriago bat ere izan zen: atxilotuetako batek, Patricia Heras-ek, bere buruazbeste egin zuen kartzelatik atera eta gero, eta Heras beste nonbait zegoen istiluak gertatu zirenean. Bizikleta istripu bat izan zuen, eta mugikorreko mezu “susmagarri” batengatik poliziek atxilotzea erabaki zuten.