Desfilean parte hartu duten herritarrak. (Argazkia: Lide Ferreira)
AEK euskaltegiaren 19. Korrika Donostiara iristeko hilabete baino gehiago gelditzen den arren, gaur goizean Korrikarako egindako arropa erakusteko desfilea egin dute, Bretxa merkataritza gunearen inguruan. Musikak lagunduta, haur zein helduek ibili dira modelo lanetan, alfonbra urdinetik euren arropa erakusten. Kamisetak, jertseak, txalekoak… denetarik ikusi ahal izan da desfilean. Erakutsi duten arropa eta material guztia Bretxa merkataritza gunearen lur azpiko solairuan duten dendan erosi daiteke. Gainera, bertara hurbildu direnek Korrikaren kanta,
Denok Korrikara!, zuzenean entzuteko aukera izan dute. Gabriel Aresti poetak idatzi eta Oskorrik musikatutako
Sautrela abestian du oinarri Korrikaren abestiak. Hitzak moldatu dituzte. Musika talde batek ez, propio Korrikaren kantua egiteko sortutako talde batek egin du abestia. AEK-ko eta Korrikako bertako kideak dira horietako batzuk.
Lasterketa erraldoiari laguntza eskaini nahi izanez gero, bi aukera daude: gaur erakutsi duten materiala eta arropa erosi; edota, Korrika Laguntzaile izatea. Modu honetan, 12 euroren truke, pertsona bat laguntzaile dela adierazten duen pina eskuratuko du; eta, Korrika Laguntzailea txartelaren bidez Durangoko Azokan eta Euskal Herriko ehunka dendetan beherapenak izatea ahalbidetuko dio, besteak beste.
Bi urtetik behin antolatzen du AEK euskaltegiak Korrika, euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Euskal Herriko hainbat txoko zeharkatuko ditu aurten ere, 19. aldiz, martxoaren 19tik 29ra. Urepelen hasi eta Bilbon bukatuko da hamaika eguneko ibilbidea, eta Donostian martxoaren 22an sartuko da, goizez. Nafarroara martxoaren 20an iritsiko da, Baionara 21ean, Donostiara 22an, esan bezala, Gasteizera 28an, eta hurrengo egunean Bilbora.
-
-
Desfilerako apaintzen. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
Desfilea antolatzen. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
‘Denok Korrikara!’ abestia zuzenean kantatu dute. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
Haur zein helduak izan dira desfileko modeloak. (Argazkia: Lide Ferreira)