Dantzaz konpainiak AEGko ikasleek diseinatutako jantziak erabiliko ditu

Hitzarmen bat sinatu dute dantza taldeak eta ikastetxeak, ikuskizunetarako jantzien arloan praktikak egin ditzaten gazteek. 
Dantzaz Konpainiako dantzariek Igor Calongek egindako sormen prozesua erakutsi dute. (Argazkia: Lide Ferreira)

Dantzaz Konpainiako dantzariak, artxiboko irudi batean. (Argazkia: Lide Ferreira)

Dantzaz konpainiak eta AEG Ikastetxeak akordio bat sinatu berri dute. Horren bidez, Dantzaz konpainiaren ekoizpen berrietako jantzien diseinu eta prestaketan hartuko dute parte ikasleek. Izan ere, ehungintza arloko ikasleek jantzietan praktikak egiteko aukera izango dute dantza taldearekin. Zehazki, dantza munduko profesionalekin esperientzia bereganatzeko aukera izango dute, eta ikuskizunetan espezializatuta dagoen jantzien arloan irtenbide profesionala lortuko dute. Bi erakundetako arduradunek gaur goizean sinatu dute akordioa AEGren egoitzan. AEGko ikasleak ikastetxeko irakasleen eta Dantzazeko zuzendaritza artistikoaren agindupean egongo dira, eta etorkizunean konpainiak estreinatuko dituen produkzioen sortze-prozesuetan parte hartuko dute. Ekoizpen horiek gauzatzeko, koreografo gonbidatuekin buru belarri elkarlanean arituko dira. Ikasleentzako aukera paregabea AEG Ikastetxeko arduradunek garbi dute ikasleentzako aukera paregabea dela, ezaguerak hainbat gaietan aplikatu behar izango dituztelako, ez patronajean soilik, elastikotasunean, mugikortasunean, argiztapen eszenikoan, erresistentzian etab. Gainera, diseinuen edertasunaz gain, kontutan hartu beharko dituzte erosotasuna, gorputzari egokitzea, janzteko eta kentzeko erraztasuna….
HITZAkide HITZAkide