Aspanogi elkarteak Nordik Walking martxa egingo du Haur Minbizidunen Nazioarteko Egunean
www.herrikrossa.com orrialdean. Izen emateak 4 euroko kostua du, eta lasterketa egunean berriz 6 eurokoa.
Aurten hirugarren aldiz antolatu dute Nordik Walking martxa (bi bastoiekin ibiltzean datza), baina lehen aldia da Haur Minbizidunen Nazioarteko Egunean egingo dutena. Inauteriekin ere bat egiten du egunak, eta hori oso esanguratsua da elkarteko ordezkari Nekane Agirretxerentzat: “Gure helburu nagusia, gizarteak haur eta nerabeen minbizia normalasunez tratatzea eta ikusgai bihurtzea da; horregatik, igandea egun alaia eta dibertigarria izatea nahi dugu”. Ibilaldia hasi aurretik manifestua irakurriko dute, eta amaieran loreak botako dituzte itsasora, “atzean gelditu diren piraten omenez”.
Argitu gabeko gaitxotasuna
Aspanogi elkartearen helburu nagusia haur minbizidunen eta bere familien bizi maila hobetzea da, gaixotasunaren berri ematen den unetik beraien beharrei erantzuna emanez. Agirretxeren esanetan, 132 familiek parte hartzen dute elkartean, eta normalean Gipuzkoan urtean 17 kasu agertzen badira ere, azken urteetan gaixo kopurua 20ra igo dela salatu du ordezkariak: “Minbiziak ez du adinik ezagutzen, haur eta nerabeetan nahiz helduetan ematen den gaixotasuna da. Nahiz eta askotan herritarren gehiengoak ez duen uste haur batek izan dezakenik minbizia, ohikoa izaten bait da bizitzarako ohitura txarren ondorioa dela pentsatzea, ekiditu daitekeen zerbait”.
Haur eta nerabeei erasotzen dien minbizia sortzearen arrazoiak misterioa dira oraindik ikertzaileentzat; gehienetan leuzemiak erasotzen die, batez ere txikienei. Hala eta guztiz ere, kasuen %80 sendatu egiten da: “Bi faktore garrantzitsu daude hori horrela izateko; alde batetik, haurrek hobeto jasaten dute kimioterapia, beren gorputzak gazteagoak direlako, eta bestetik, mentalki askoz ere indartsuago eta positiboagoak dira”.
Igandean beraz, isilean gaixotasunaren aurka borrokan dabiltzan haur eta familiei ahotsa ematea bilatzen du elkarteak; Nordik Walking-a adin guztietako pertsonek egin dezaketela gogoratu dute antolatzaileek, eta bastoiekin edo gabe egin daiteke. Dena den, 50 bastoi utziko dituzte nahi dituenak erabili ditzan: “Gizartearen partaidetza bultzatu nahi dugu elkartasun ekintza batean, non haur minbiziaren aurka indarrak batzen diren”.
Gainera, elkarteak bideoa egin du pailazioekin, igandeko ibilaldira animatzeko. Esteka honetan ikusi daiteke:
Igande honetan, hilak 15, Donostian zehar sei kilometroko ibilaldia egitera deitu dute “Aspanogi martxan… piraten alde” lelopean, gizarteak gaixotasunaren aurrean partaidetza aktiboa izan dezan eskatzeko. Ibilaldian Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazioak izango dira, eguna animatzen.
Aspanogi Haur Minbizidunen Gurasoen Gipuzkoako elkarteak Nordik Walking martxa antolatu du igande honetarako, hilak 15, eta ibilaldia egitera animatu dituzte hiritar guztiak, “Aspanogi martxan… piraten alde” lelopean. Hain zuzen ere, haiekin izango dita Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazioak, irriak sortu eta bertaratzen direnei ondo pasatzen laguntzeko asmoarekin. Martxa 10:30etan hasiko da, Sagues-etik, eta Haize Orraziraino joango dira, Zurriola, Kursaal-eko zubia, Paseo Berria, Apaizen paseoa, Nautikoa, Kontxako hondartza eta Ondarretako hondartza igarota. Guztira 6,1 kilometroko ibilaldia da, eta izena emateko epea irekita dago