Irutxuloko Hitzaren 10. urtemugaren logoa.
Carla Mikeo Errenteriako gazteak (18 urte) irabazi du logo lehiaketa; triangelu formekin osatu ditu Irutxuloko Hitza-ren inizialak, mosaiko itxura emanez. Ceinpron diseinu grafikoa eta animazioa ikasten ari da, pozik dago saria irabazi duelako. Bere logoak Irutxuloko Hitzaren irudia jantziko du 10. urtemugan. Kultour Bidaiak agentziarekin Bartzelonara bidaia eskuratu du Mikeok.
Lehiaketan parte hartu dutenen artean ere zenbait opari zozkatu ditugu.
– Bi pertsonentzako bazkari bat Groseko Tedone jatetxean: Iñaki Martiarena Otxotorena.
– Urtebeteko harpidetza bat doan: Muñagorri publizitate agentzia.
– Hitzaren material sorta: Julen Beloki Txibite.
– Kontserba kaxa bat: Maitane Calero Roso.
Mila esker parte hartzeagatik!