Niña Coyote eta Chico Tornadoren disko berria kalean da
Ursula Strong (bateria) eta Koldo Soret (gitarra eta ahotsa) donostiarrek bost kantuz osaturiko diskoa argitaratu dute. Lainoland izena du disko berriak. Kantuok 2014ko urrian San Frantziskoko Faultline estudioetan grabatu zituzten, Kalifornian eta Mexikon barrena egindako birako egun libre batean. Estudioan bertan sortutako hiru kantu, Dut-en Haize eza eta Jimi Hendrixen Foxy Lady kantuen bertsioak bildu dituzte. Materiala Andoaingo Garate estudioetan nahastu eta masterizatu zuen Kaki Arkarazok. Produkzioa Koldo Soretek egin du.