Piztu Itxaropena karabana Mendebaldeko Saharara abiatu da

Euskal Herritarrek emandako 220 tona janari eta higiene produktu eramango dituzte Tindoufeko errefuxiatuen kanpamenduetara.

(Argazkia: Donostiako Piratak)

(Argazkia: Donostiako Piratak)

Mendebaldeko Sahararen aldeko elkartasunezko elkarteen koordinakundeak antolatuta, Piztu Itxaropena karabana abiatu da gaur Zurriolatik. Bost trailer, hiru kamioi eta bi autok osatutako karabana batek errefuxiatuen egoera larria leuntzeko helburuarekin bildu diren hainbat produktu eramango dituzte Tindoufera. Arroza, pasta, azukrea eta higiene pertsonalerako produktuak dira, eta guztira 22o tona bildu dituzte. Karabana Alacanteko (Valentzia, Espainia) portura abiatu da gaur eguerdian, eta handik Oran-era (Aljeria) joango da itsasoz. Handik lurrez iritsiko da Tindoufera.
200 boluntariok baino gehiagok parte hartu dute bilketa honetan, eta erakunde publiko zein pribatuek ere babesa eman dute. Juan Karlos Izagirre alkatea, Eneko Goia EAJeko bozeramailea eta Martin Garitano diputatua karabanaren irteera ekitaldian izan dira. Hassanna Aalia ekintzaile eta iheslari sahararrari ere babesa eman diote ekitaldian.
HITZAkide HITZAkide