Feder elkarteak sentsibilizazio jarduerak eskainiko ditu; Balue produktorak animazioko filma egin du haurrentzat.
Larunbata 28 ospatuko dute Gaixotasun Arraroen Eguna. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna ospatuko da larunbat honetan, hilak 28, eta Feder elkarteak hainbat sentsibilizazio ekimen eskainiko ditu asteburuan hirian. Horretarako, aurtengo kanpainan
Kolore baten azpian elkartuta, dena alda dezakeen keinu bat lerro berdea begi azpian margotzera animatu nahi dute jendea, ondoren argazki bat ateratzeko eta hura
#hazlasvisibles traolarekin sare sozialetan partekatzeko gonbitea luzatu dute. Jon Albizu Gizarte Ongizate, Kooperazio eta mugimendu zinegotziak eta Ander Rodríguez Gizarte Politiketako diputatuak uarkeztu dute ekitaldia, Juana Mª Saenz FEDER ordezkari, Jone Landaluze Balueko produktore eta Elisa Alvarez diagnostiko gabeko ordezkariarekin.
Saenzek azaldu duenez, gaixotasun arraroak pairatzen dituztenek ez dute ikusgarritasunik gizartean, eta ondorioz, ez da nahikoa ikertzen. Asteburuko ekitaldietan ikusgarritasuna bilatuko dute herritaren artean, eta horretarako, diagnostiko azkar eta zorrotzerako, eta tratamendu egokirako sarbidea bermatzeko garrantziaren inguruko kontzientziazioa bultzatuko dute. Ekitaldiak ostiralean hasiko dira, eta ospitalean, merkatal zentroetan eta erdigunean mahai informatiboak kokatuko dira ezohiko gaixotasun hauen ikusgarritasuna sustatzeko. Horrela, ostiralean 17:00 eta 21:00ak bitartean egongo dira Boulevardean, eta martxoak 2 berriz, Donostia Ospitalean, 9:00 eta 13:00ak bitartean.
Hain zuzen ere, martxoak 6 Pintxo eta Txakoli azoka antolatu dute Basque Culinary Center-ean. Bertan, ikasleek pintxoak eskainiko dizkiete bertaratutakoei, 18:00etatik aurrera. Gainera, ekitaldian “Pintxo Arraroen” lehiaketa ospatuko dute, lekuko profesionalak landutako eta emandako pintxo eta txakoli dastaketa, eta musika emanaldi bat egongo da. 10 euroren truke joan daiteke nahi duen edonor, eta dirua “Gaixotasun Arraroak dituzten pertsonen eskubideen Sustapena eta Defentsa” proiektura bideratuko da. Ekitaldira joan ezin diren baina lagundu nahi duten pertsonentzat 0 izen-ematea irekiko da: KUTXABANK-a 2095-0113-10-9112020333 kontu zenbakian.
Horrekin batera, Balue produktorak Amilaren sekretua animazioko filma sortu du, haurrei zuzenduta. Filmaren helburua haurrek halako gaixotasunak normaltasunez hartzea dela azaldu dute.
Kolore baten azpian elkartuta
Ekimen honen bitartez FEDER elkarteak gizartearen arreta lortu nahi du, gaixotasun arraro batekin bizitzeak zer suposatzen duen eta pertsona hauen eguneroko zailtasunak ezagutzera emateko. Zehazki, urte honetan sakondu nahi izan du diagnostiko azkar eta zorrotzerako eta tratamendu egokietarako, informazioa eta erregistro ikerkuntzaren sustapenean, detekzio goiztiarraren eta osasun-arretaren hobekuntzarekin lotutako ekintzetako garapenaren bidez.
Bestalde, elkarteak programa berezi baten sorrera eskatu du diagnostikorik gabeko pertsonen arretarako; diagnostikorik ez duten pertsonek oso zaila dute egunerokoari aurre egitea, ez dutelako izenik ere jartzeko aukerarik beren gaixotasunari. Alvarezek azaldu duenez, izen bat izateak asko laguntzen, du, ikertzen hasteko lehen pausoa delako.
Horrela, larunbarean egun batez kolore baten azpian elkartuko dira gaixotasun arraroak dituzten eta horiei laguntza eta babesa adierazi nahi dieten guztiek. Feder elkarteko ordezkariak pertsona hauen etorkizuna “itxaropen berdez” argitzea espero du.
Aurpegia berdez margotzera animatu ditu herritarrak Feder elkarteak larunbatean. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)