Haurrentzako film laburrak, euskaraz
Igandean, martxoaren 1ean, 'Pixkanaka, pixkanaka' emanaldi berezia egingo dute Principen.
Ilargia bereganatu nahi duen mutiko bat, oihaneko zarata arrarro batek harrituta dauzkan animaliak, akrobaziak egin nahi dituzten bi untxi… Haurrentzako film laburren emanaldi berezi bat egingo dute igandean, 12:00etan. Dodu, kartoizko mutikoa, Pikart eta Orban zirkuan, Zurrumurruak, Aston eta harriak, Ilargia jaitsiz eta Albertxikoak film laburrak emango dituzte Principe zinema aretoan. Nazioarteko ospe handiko animatzaileek sortutako 6 film laburren segida da. Istorio poetikoak eta dibertigarriak dira, bi urtetik gorako haurrek ikusteko aproposak. Sarrerak 5 eurotan izango dira salgai.