Easo kalean izandako luiziaren inguruan hitz egin du Hiri azpiegituretako zinegotziak
Easo kalea itxi dute, luizi bat izan dela eta. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Gaur goizaldean Easo Kalean izandako luiziaren inguruan hitz egin du Nora Galparsoro Hiri azpiegituretako zinegotziak. “Bainuetxe zaharraren gainean erori da lurra, zapaia puskatu du eta barrura sartu da. Geologoak bertan lanean ari dira eta bi gune identifikatu dituzte, gune ahulenak dira horiek eta oraindik ere erortzen ari direnak”. Hala, behin behineko neurri moduan, errepidea itxi dute, baina udalak ohar batez jakinarazi duenez, 16:30ean irekiko dute errail bat autoentzat. “Euria egiten jarraitzen duenez, adi jarraituko dugu datozen orduetan”, gehitu du Galparsorok.
Gertakariei aurre egiteko, horma bat jartzen ari dira, hesi moduan, erori daitekeen materiala eusteko. Garabi baten bidez ere gune ahul horietara iritsi nahi dute, eroritako materiala kentzeko, horrela lurra egonkortzeko.