Saharako bandera jarri dute udaletxeko balkoi nagusian. (Argazkia: Donostiako Udala)
Udaletxeko balkoi nagusian Saharako bandera jarri du udalak. Gaurko egunez duela 39 urte izendatu zuten Saharako Errepublika Demokratiko Arabiarra, eta elkartasuna adierazi nahi izan dio Saharar herriari udalak. Hala, Saharar herriaren autodeterminazio eskubidea aldarrikatu nahi du udalak, bide batez.