Martuteneko Pilar auzunea. (Argazkia: gaur.donostia.org)
Urumeak bi egunetan gainezka egin ondoren, pixkanaka egunerokotasunera itzultzeko lanean ari dira Martutenen eta Txomin Enean. Udaleko garbiketa zerbitzuak eta suhiltzaileak lanean ari dira gaur ere, bizilagunekin batera, bi auzoak ahalik eta azkarren txukuntzeko. Udalaren arabera, lehentasuna orain garbiketa lanek dute, eta euren etxeetatik joan behar izan zuten bizilagunak bertara itzultzea. Kalteak neurtzeko garaia ere bada.
Errepide guztiak zabalik daude atzo arratsaldeko azken ordutik, eta autobus zerbitzu guztiak ere normaltasunez dabiltza.