IRUTXULOKO HITZAk hainbat sari banatuko ditu Ibaetako jaietan
Kroseko lehen auzotarrek eta zintaren jolaseko txapeldunek jasoko dituzte opariak
Aingeru Zaindariaren XII. Krosa jokatuko dute larunbatean, 17:00etan. Partaide guztien artean, Ibaetako korrikalari azkarrenak sarituko ditu astekariak. Hala, auzoko lehen gizonak eta lehen emakumeak IRUTXULOKO HITZAren urtebeteko harpidetza irabaziko dute.
Bestetik, larunbatean bertan ere, zintaren jolasean arituko dira festazaleak. Zehazki, bizikleta gainean doazela, bildutako zinta batzuk harrapatu beharko dituzte. Haurrek 16:30ean egingo dute jolasa, eta helduek, berriz, goizeko ordubietan. Bi mailetako txapeldunek IRUTXULOKO HITZAren materiala jasoko dute opari gisa.
Joan den asteburuan abiatu ziren Ibaetako jaiak, Aingeru Zaindariaren erromeriarekin, eta jarduerez josita datoz: Txokolate jatea, danborrada-poteoa, kontzertuak, inauterietako konpartsa, buruhandiak, herri kirolak… IRUTXULOKO HITZAK ere bat egin nahi izan du jaiekin, eta hainbat sari banatuko ditu festazaleen artean.
Batetik,