Ibaetako kroserako izen ematea zabalik dago
Lasterketa larunbat arratsaldean izango da, auzoko jaien barnean
Laister kirol dendako materiala zozkatuko dute.
Lasterketan parte hartu nahi duenak dagoeneko aukera dauka Internet bidez, Herrikrossa.com webgunean. Probaren egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, lasterketa hasi baino 20 minutu lehenagora arte.
Ibaetako jaien barnean, Aingeru Zaindariaren XII. Krosa jokatuko dute, larunbatean, 17:00etan. Aitor Zabaleta plazatik irtengo dira partaideak, eta auzoan barrena bi itzuli eman ostean, Aingeru Zaindariaren ermitaraino igoko dira, sei kilometroko ibilbidea eginez. Maila bakoitzeko irabazleek txapel bana jasoko dute opari, eta auzoko lehen sailkatuak ere bere saria izango du. Gainera, partaide guztien artean,