Kiroldegiek ere bat egin dute euskararekin
Udal langileek lehen hitza euskaraz egingo diote herritarrei
kultur kudeatzaileek bat egin zuten kanpainarekin eta gaur kiroldegietako langileek ere lehen hitza euskaraz egingo dutela adierazi dute. Nerea Txapartegi Donostiako Udal Gobernuaren Euskara Arduradunak esan du udalaren helburua oso garbia dela. “Herritarrek administrazioarekin euskaraz egin ahal izatea. Horretarako, gainontzeko udal sailetan eta erakundeetan bezala, kiroldegietan ere, udal langileek lehen hitza euskaraz egingo diote herritarrari”.
Guztira, bederatzi dira Donostiako Udalak Kirol Patronatuaren bidez zuzenean kudeatzen dituen kiroldegiak. Batez beste, horietako % 91.88an bermatuta dute donostiarrek euskaraz artatua izatea. Altzan eta Egian %100, Bidebietan % 98,08, Yoldin eta Benta Berrin %96,15, Intxaurrondon % 94,23, Belodromoan % 92,31, Etxadin % 88,46 eta Gaskan %61,54.
Nerea Txapartegik gogorarazi duenez, ere euskaraz kanpainaren helburu orokorra Donostia Euskararen hiria berreskuratzea da. “Horretarako, atalez atal, donostiarrei udalarekin duten harremanean euskararen erabilera bermatzen ari gara, baina baita merkataritzaren gisako sektoreetan kanpaina bereziak egiten ere”.
Duela urtebete Donostiako Udalak abiatu zuen Udalean ere euskaraz ekimena pauso berriak ematen ari da. Asteartean