Erein argitaletxearen eskutik argitaratu du oraingoan ere bere lana idazle donostiarrak
Lourdes Oñederra idazle donostiarra, liburuaren aurkezpenean. (Argazkia: DK Liburutegiak)
Lehen liburua idatzi zuenetik hamalau urte igaro ostean, bere bigarren nobela idatzi zuen Lurdes Oñederra donostiarrak, 2013ko apirilean:
Intemperies. Erein argitaletxearen eskutik argitaratu zuen liburu hura, eta gaurkoan, argitaletxe bererakin gaztelerazko bertsioa aurkeztu du.
Luzia da liburuko protagonista, 50 urteko hizkuntzalari donostiarra. Lana atera zaio Madrilen, eta joan-etorrian dabilela, Eva eta Victor ezagutuko ditu.