Dylanen aurretik Andres Calamaro musikari argentinarra igoko da Ilunbeko oholtzara; apirilaren 7an jarriko dituzte sarrerak salgai.
Mikel Laboarekin batera Bakearen aldeko kontzertuan parte hartu eta zortzi urtera, Bob Dylanek kontzertu bat eskainiko du uztailaren 11n Donostian. Donostia Arenan (Ilunbe) izango da kontzertua, eta Dylan bere taldeaz lagunduta ariko da.
Azkeneko urteetan oso goraipatuak izan diren diskoak kaleratu ditu Dylanek (Modern Times, Tempest), eta duela gutxi Shadows in the Night argitaratu du, bere garaian Frank Sinatrak ezagun egin zituen kantuen bertsioen diskoa. Dylanen aurretik Andres Calamaro musikari argentinarra igoko da Ilunbeko oholtzara. Sarrerak —denak eserita eta zenbakituak— apirilaren 7an jarriko dituzte salgai. Riff Producciones-ek du kontzertuaren antolakuntzaren ardura (957 497 501).