Lucas Egibarri harrera egin diote udaletxean
Snowboardeko Munduko Kopa irabazi du kirolari gazteak, eta harrera egin dio Juan Karlos Izagirre alkateak. Basque Team-en beka duen riderra da Egibar, eta sekulako lorpena egin zuen La Molinako estazioan (Girona, Herrialde Katalanak). Hala, Nazioarteko Eski Federazioaren Kristalezko Globoa lortu zuen Igeldokoak, 21 urterekin.