Kalapie, 25 urte pedalei eragiten hiria aldatzeko
Urtemugaren harira bideo bat eta liburu bat argitaratu dute.
1989ko azaroan sortu zen, eta geroztik borrokan ari dira mugikortasun kultura berri bat lortzeko. Lehen urteak gogorrak izan ziren Kalapieko kideentzat, hirian ez baitzegoen bidegorririk, ezta bizikleta erabiltzeko inolako ohiturarik. Pixkanaka, udalaren Mugikortasun atalaren aholkularitza batzordean parte hartzea lortu zuten, eta euren proposamenak abiada hartzen hasi ziren. Urtemugaren harira bideo bat egin dute, elkarteko kideen lekukotasunekin. Gainera, iaz bere ibilbide guztia jasotzen duen liburu bat argitaratu zuten: Kalapie, ’25 urte pedalei eragiten hiria aldatzeko’.
IRUTXULOKO HITZAk Higinio Otazu Kalapie-ko presidentea elkarrizketatu zuen. Beste mugikortasun kultura baten alde lanean jarraitzeko gogotsu dago Otazu.