Nautico de Navarra klubeko arraunlariak 17 minutu eta 36 segundotan egin zuen estropada
Nautico de Navarra klubeko Jose A. Martinez, estropadako irabazlea. Santi Beitiaren eskutik jaso zuten saria -Antxonen anaia-. (Argazkia: Ur-Kirolak)
Antxon Beitiaren Oroimenezko Urumeako IV. Skiff Jaitsiera jokatuko zuten hainbat arraunlarik, larunbat eguerdian. Gizonezkoetan, Nautico de Navarra klubeko Jose A. Martinez Rendon izan zen irabazlea (17 minutu 36 segundo), eta emakumezkoetan, aldiz, Ur-Kirolakeko Karmele Olaizola beteranoa (20:02). Bestetik, klubeko beteranoek sari berezi bat banatu zuten, 50 urtetik gorako skiffista onenarentzat, eta Iñaki Biainek jaso zuen.
Eguraldi ona lagun, aulki mugikorreko 50 ontzi inguru lehiatu ziren Urumean, Ur-Kirolak arraun elkarteak antolatutako estropadan, Gipuzkoako Arraun Federazioaren laguntzarekin. Zehazki, Martuteneko 27 industrialdeko zubitik irten ziren partaideak, eta eta helmuga 5 kilometro beherago izan zuten, Maria Kristina zubiaren parean. Lehia otsailaren 28an jokatzekoa zen, baina eguraldi iragarpenen ondorioz, bertan behera utzi behar izan zuten.
Kadete, junior, senior zein beteranoen kategoriak banatu zituzten, emakume zein gizonetan; eta beteranoek lauko ontzietan parte hartzeko aukera ere izan zuten. Erlojupeko proba izan zen.
Karmele Olaizola, Urumeako Skiff Jaitsieran. (Argazkia: Ur-Kirolak)