Mozioa aurkeztuko du PSE-EEko zinegotzi Marisol Garmendiak
PSE-EEk mozioa aurkeztuko du hil honetako udalbatzarran, Aieteko anbulategia eraikitzen hasteko eskatuz. Horrela, polemika alde batera utzi eta Aieteko bizilagunen beharrei erantzuna emateko eskatu du PSE-EEko zinegotzi Marisol Garmendiak.
Garmendiaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak eta Udal Gobernuak alde batera utzi behar dituzte lur zatien inguruko polemikak, eta bizilagunen eskareei entzun: “Sortu duten polemikak ez du zentzurik, oinarrian biek berdina nahi dutelako, anbulategia egitea, hain zuzen ere. Beraz, lur zatien inguruan eztabaidatzeari utzi eta behingoz anbulategia egiteko eskatu nahi diegu”.
Aieteko bizilagunek duela aste batzuk egindako bileran anbulategia Caridad komentuaren aurreko lur zatian kokatzea erabaki zutela gogora ekarri du zinegotziak: “Osakidetzak gainera badu Eusko Jaurlaritzaren aurrekontua eraikina egiten hasteko; beraz, ez dakigu zergatik itxoin duten lau urte hauek behar hori asetzeko”.