Irudimena lantzeko garaia iritsi zaie Antiguako haurrei
Lugaritz Ikertze XIV. Ipuin Lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute
Lugaritz Ikertze XIV. Ipuin Lehiaketa. Antiguako ikastetxeetan ikasten duten haurrei zuzendutako lehiaketa da, eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek dute zehazki bertan parte hartzeko aukera. Lugaritz kultur etxean erakusketa bat osatu du Eider Eibarrek, hainbat marrazkirekin, eta lehiaketara aurkeztuko diren ipuinek lotura izan beharko dute erakusketako ilustrazio batekin, gehiagorekin edo denekin. Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 30a izango da, eta ikastetxeen bidez egin beharko dute.
Gehienez lau orriko luzera izan beharko dute ipuinek, eta testuarekin batera marrazkiak txertatzea aholkatu dute antolatzaileek. Lehiaketan parte hartuko duten haur guztiak epaimahaiko kide izan daitezke. Hala, ipuinak aurkezterakoan, bertan adierazi beharko dute partaideek epaimahaiko kide izan nahi duten ala ez. Gainera, liburu, marrazketa edo kirol arloko materiala erosteko %5eko beherapen txartela izango dute epaimahaikide guztiek, denda laguntzaileetan: Arantza, Garazi, Informacion, Jimenez, Konporta, Luma, Tama eta Jator. Eider Eibar marrazkilariak berak sortutako opariak jasoko dituzte irabazleek, hau da, epaimahaiak puntu gehien ematen dizkien lehen hiru sailkatuek. Gainera, lehiaketako partaide guztien artean hainbat liburu zozkatuko dituzte. Sari banaketa ekainaren 5ean egingo dute, Lugaritz kultur etxean, 17:30ean.
Berriro ere burua astindu eta irudimena lantzeko garaia iritsi zaie Antiguako haurrei. Izan ere, abian da jada