Sakabanaketak ehunka pertsonengan dakartzan arriskuak salatu dituzte, eta egoera honekin amai dezaten eskatu dute.
Adur Fernandezen guraso eta Etxerat elkarteko kide Maider Alustizari harrera egin die Martin Garitanok. (Argazkia: Lide Ferreira)
Adur Fernandez preso altzatarrari bisita egitera joan zen lagun batek istripua izan zuen duela bi aste, Valladolidetik bueltan zetorrela. Fernandezen gurasoek ere ezbeharra izan zuten 2009an, semeari bisita egitera zihoazela. Bada, gaur goizean Martin Garitano diputatu nagusiak eta Marina Bidasoro Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendariak harrera egin diete Fernandezen gurasoei eta Etxerat elkarteko kide Maider Alustizari. Bertan, euskal presoen sakabanaketak ehunka pertsonengan dakartzan arriskuak salatu dituzte, eta pertsona horien senideek pairatzen duten egoera “bidegabea” ere gogorarazi dute.
Etxerateko kide Maider Alustizaren hitzetan, istripuak sakabanaketak suposatzen duena erakutsi du berriro ere. “26 urte luzez pairatzen dugu astero-astero senideok sakabanaketa eta horrek esan nahi du mila bat pertsona jartzen garela arriskuan errepideetan”. Horregatik, erakunde eta pertsona orori sakabanaketarekin bukatzeko dei egin die: “Amai dezagun behingoz dispertsioarekin, ez dadila istripu bat gehiago ere gertatu”.
Martin Garitanok elkartasuna adierazi dio preso altzatarraren familiari eta bat egin du Alustizak esandakoarekin. “Euskal preso politikoen sakabanaketak dakartzan arriskuak eta, kasu honetan, istripuak, salatu nahi ditugu gaur. Horrekin batera, bizikidetzaren alde aurrerapauso ausartak eman behar ditugula adierazi nahi dugu. Lehenengo pausoa dispertsioarekin amaitzea da, eta, horren ostean, beharrezkoak diren pauso guztiak eman behar ditugu presoak kalean egon daitezen. Preso politikoen figura desargetzeak bakean bizitzeko zimendu sendoak jarriko baititu”.
-
-
Adur Fernandezen guraso eta Etxerateko kide Maider Alustizari harrera egin die Martin Garitanok. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
Adur Fernandezen guraso eta Etxerateko kide Maider Alustizari harrera egin die Martin Garitanok. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
Etxerateko kide Maider Alustizak adierazpenak egin ditu. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
Adur Fernandezen guraso eta Etxerateko kide Maider Alustizari harrera egin die Martin Garitanok. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
Adur Fernandezen guraso eta Etxerateko kide Maider Alustizari harrera egin die Martin Garitanok. (Argazkia: Lide Ferreira)