Abuztuaren 31 kalea, Europako hamabi gomendagarrienen artean
The New York Times egunkariak osatu du zerrenda, eta bertan aipatu du Parte Zaharreko kalea
Europako hamabi hiritako kale gomendagarrienen zerrenda osatu du, eta bertan bildu du Donostiako Abuztuaren 31 kalea. “Donostiako —euskal herritar harro orok esango dizu horrela deitzen dela hiria— Parte Zaharra prestatzen ari da gaueroko txikiteorako —pintxo taberna batetik bestera joatea— “, dio Ingrid K. Williams testuaren egileak. Artikuluan, egileak aipatu du 1813an izandako “sutean” erre ez zen kale bakarra dela, eta bertako zenbait taberna ditu hizpide.
Parisko Charonne kalea, Bernako Grosser Muristalden, Berlingo Ruedesheimer Strasse, Milango Ripa di Porta Ticinese, Londongo Pimlico Road, Lisboako Rua Nova do Carvalho, Istanbulgo Itfaiye Caddesi, Osloko The Akerselva River, Vienako
Kärntner Strasse, Graben eta Kohlmarkt, Madrilgo Zurbano kalea eta Pragako Krymska kalearekin osatu du kale gomendagarrienen zerrenda.
Giroa, tabernak eta pintxoak goraipatu ditu The New York Times-eko kazetariak.