Karlos I.aren hiribideko lanengatik Amarako sarbidea itxi egingo dute igande eta astelehen arteko gauean
Amara Berriko bizilagunen aspaldiko eskaera da Karlos I.aren hiribideko zubibidea kentzea. Auzotarrek behin eta berriz esan dute errepide horrek auzoa bitan banatzen duela, eta autoen joan-etorriek sortzen duten soinua jasangaitza dela. Irtenbide osoa gauzatu bitartean, aldundiak proposamen bat aurkeztu zuen iaz, abendua hasieran, zubibidea bota gabe, inguruaren egoera hobetzeko. Etxe arteko errepide zatia ondoko bi kale zatien maila berean jartzea proposatu du aldundiak. Hala, auzoa banatzen duten harresi gehienak ezabatuko lirateke. Konponbide “tekniko” gisa proposatu zuen aldundiak, eta proiektu “egingarria” eta “merkea” dela azpimarratu zuen.