Maiatzaren 1ean Donostian berreskuratutako espazio bat irekiko dute
Kapitalismoaren logikatik kanpo aritzen diren proiektuen topaleku izatea nahi dute.
Eraldia-ri, bihar (maiatzak 1), 16:00etan. Berreskuratutako espazio bat irekiko dute hirian, eta kapitalismoaren logikatik kanpo aritzen diren proiektuen topaleku bihurtuko dute. Autogestionatutako proiektu hauen parte diren pertsonek elkar ezagutu, esperientziak trukatu, eztabaidatu eta bide berean lan egingo duten proiektu berriak martxan jarriko dituzte.
Bertaratzeko asmoa dutenei lo-zakua, esterila eta jan-edanerako tresneria eramatea beharrezkoa izango dela gogorarazi diete.
Bestelako eredu ekonomikoa bultzatzen duten ekonomia sozial eraldatzaileko proiektuak bildu nahi dituzte bihar, maiatzaren 1ean, Eraldia egitasmoan. Herritar guztiei dei egin diete bertan parte hartzera, “ingurua eraldatzeko gogoa eta ilusioa duten herritar guztiei”.
Easo plazan emango diote hasiera