Igeldoko eszenatokitik aparte, hiriaren erdialdean, Mogwai talde eskoziarrak kontzertu berezi bat eskainiko du
Bracco Groseko musika taldeko kideak, antolatzaileekin batera, Igeldoko jolas parkean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Geroz eta informazio gehiago zabaltzen ari dira
Kutxa Kultur Festibalari buruz, jaialdiaren antolatzaileak. Igeldoko jolas parkean izango da musika alternatiboaren jaia, irailaren 4an eta 5ean, eta karteleko talde indartsuen berri eman dute gaur, jolas parkean bertan egindako prentsaurrekoan.
Vetusta Morla aipatu du Ginmusic-eko Sergio Cruzadok, kartelburu gisa. Vetusta Morla talde madrildarra gogor jotzen ari da, eta
La Deriva biraren baitan iritsi da Donostiara. Honako taldeak ere arituko dira zuzenean: La Habitacion Roja, House of Wolves, Arizona Baby, Black Box Red, The Hot Sprockets, Novedades Carminha eta Dotore Pop talde donostiarra.
Gainera, Kutxa Kultur Festibalaren lehiaketa irabazi duten tokiko sei taldeak ere zuzenean arituko dira: Eraul, Albert Cavalier, Ghost Number & his Tipsy Gypsies, Los Bracco, Pet Fennec, The Young Wait.
Joan den astean eman zuten talde horien berri, eta aipatutako lehen lauak donostiarrak dira.
Horiek guztiak eszenatoki nagusiei dagokienean, baina Red Bull Tours Bus ere Igeldon izango da, iaz bezala, honako taldeekin: Pull my strings eta Jhon Grvy.
Sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko, 30 euroren truke,
jaialdiaren webgunearen bidez. Bi eguneko sarrera ere eskura daiteke 48 euroren truke.
Erdialdean, Mogwai
Igeldoko kontzertuak egunez izango dira, baina hirian jaiaren baitan kontzertu gehiago ere antolatu dituzte asteburu horretarako. Donostia 2016 Fundazioarekin elkarlanean,
Vermouth Session izenekoak antolatu ditu Kutxa Kultur Festibalek. Hiriaren erdialdean izango dira kontzertu horiek, baina oraindik ez dute zehaztu zein tokitan. Edonola, bertako musikariek eta atzerrikoek bat egingo dute bertan.
Mogwai Eskoziako post-rock boskotea izango da kontzertu horietako izarra, 1995etik eszenatokietan barrena dabil. Kontzertu horrretarako sarrerak ekainean jarriko dituzte salgai.
Bestetik, Egiako Le Bukowski tabernan ere kontzertuak egingo dituzte hainbat taldek.
KUTXA KULTUR FESTIBALA 2015
- Ostirala, irailak 4
VETUSTA MORLA, ANGEL OLSEN
ANNI B SWEET, JOANNA GRUESOME, ANGEL STANICH, AINARA LEGARDON, HOUSE OF WOLVES, TREMENDA TREMENTINA, DOTORE, ERAUL, LOS BRACCO, GHOST NUMBER & HIS TIPSY GIPSIES, PULLM Y STRINGS.
- Larunbata, irailak 5
YO LA TENGO, THE STRYPES, LA HABITACION ROJA
ARIZONA BABY, NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO, THE HOT SPROCKETS, MOURN, BLACK BOX RED, RAFAEL BERRIO, PET FENNEC, THE YOUNG WAIT, ALBERT CAVALLIER, JHON GRVY….
- Irailak 6, igandea MOGWAI + MISHIMA
-Jagermusicek afterpartyetan antolatutako Gazteszenako TRAJANO, DER PHANTER, THE SUICIDE OF WESTERN CULTURE, THE PARROTS, DISCO BAMBINOS taldeen emanaldiak doakoak izango dira Festibaleko sarrera izanez gero, edukiera bete arte.
-Hiriaren erdialdeko
Vermouth Sessions saioak: BLACK BOX RED & NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO, THE HOT SPROCKETS, RAFAEL BERRIO & HOUSE OF WOLVES eta ROCK AND KIDS taldeen emanaldiak doakoak izango dira edukiera bete arte.