Olatu Talkak 200 jarduera baino gehiago bilduko ditu asteburu bakar batean
Seigarren aldiz murgilduko dira herritarrak kultur ekintzetan, maiatzaren 29, 30 eta 31n
olatutalka.eu webgunean.
Euren helburua lortu dutela uste dute antolatzaileek, partaidetza bultzatzea eta auzoetara iristea. Hala, hamar gunetan banatuko dute aurtengo jaia: Parte Zaharra (Konsituzio plaza), Erdialdea (Kontxako arkupeak), Antigua (Alfontso XIII. plaza/frontoia), Amara (Mentxu Gal lorategiak), Aiete (Miramongo basoa), Gros (Sagues), Bidebieta (Nornahi plaza/Kontadores), Gros (Iztueta), Ulia (udal mintegiak), Altza (San Martzial plaza/Plaza Gorria).
Musika, antzerkia, dantza, kirola, gastronomia, teknologia, zientzia eta ingurumena izango dira asteburu horretarako protagonistak, besteak beste, eta jardueren artean badira nabarmendu dituzten batzuk:
Jardueraz josita egongo da maiatzeko azken asteburua. Izan ere, seigarren urtez jarraian Olatu Talka jaialdia ospatuko du Donostiak, Europako Kultur Hiriburu izendatzeko zorian dagoen honetan. Guztira, 200 jarduera baino gehiago antolatu ditu Donostia Kulturak maiatzaren 29, 30 eta 31rako, hiriko beste hainbat eragilerekin elkarlanean. “Hainbat eragile, elkarte eta kolektiboren partehartzeari esker lortu dugu egitarau zabal hau osatzea”, azaldu du Donostia Kulturako Jon Aizpuruak. Hain zuzen ere, gaur goizean aurkeztu dute 2015eko Olatu Talkako egitaraua, Saguesen, Astindu hiria lelopean. Datorren astelehenean, maiatzak 8, hasiko dira paperezko egitarauak banatzen, baina dagoeneko egunez eguneko egitarau osoa ikusgai dago
- Biziz bizi. Bizikletaren erabilera hiri barruko garraio modura aldarrikatuko dute.
- Sagues roller fest. Kirola eta puntako tekonoliga uztartutuko dituzte Sagueseko roller derbian.
- Amarapedia. Amara wikipediara eramango dute topaketa digital baten bidez.
- Huts uneak. Merkataritza lokal hutsak berpizteko esperientzia berezi bat egingo dute.