Igandean 147.318 donostiar daude botoa ematera deituta
Udal eta Foru Hauteskundeetan botoa emateko eskubidea dute 147.318 donostiarrek, urtarrilaren 1ean jakitera emandako hautesle-zerrendaren arabera. Donostian bizi diren atzerritarrak eta hauteskundetarako boto intentzioa aurkeztu dutenak 727 dira. 2011ko udal hauteskundeetan 147.544 donostiar zeuden deituta botoa ematera. Parte hartzea %59,64a izan zen.
Donostiako hautesle horiek 142 sekziotan banaturik daude, eta, era berean, 35 hauteskunde-eskolatan jarriko diren 182 mahaitan. Espainian bizilekua ez duten espainiarrek eta espainiarren errolda berezian erroldaturik daudenak ezingo dute udal hauteskundetan bozkatu.