20 urteko motor gidari bat hil da, Buenavista hiribidean
Goizean goiz gertatu da ezbeharra, motoan zihoan gaztea lurrera erori denean.
SOS Deiak jakinarazi duenez, 20 urteko motorzale bat hil da gaur 06:00etan, Buenavista hiribidean. Ezagutzen ez den arrazoiengatik, motoan zihoan gaztea lurrera erori da. Bi anbulantzia bertaratu dira, eta motor gidaria indarberritzen saiatu dira. Halere, kolpearen ondorioz hil egin da.