Munduko surf kulturaren izen garrantzitsuak izango ditu Surfilm Festibal jaialdiak
Ekainaren 24tik 28ra egingo dute 13. ekitaldia.
Surfilm Festibalera. Jaialdiaren kartela artista-surflari japoniar kolektibo batek egin du, eta mezu bat plazaratu nahi izan du: surflarien olatu kuttunetik haratago doan ziklo natural horri errespetua.
Programazio aurrerapena
El Hijo del Pescador, Chris Malloy-k zuzenduriko filma proiektatuko dute. Bere protagonistak, Ramon Navarro-k aurkeztuko du, ekainaren 27an Saguesen egingo den proiekzio berezi batean. Surflari txiletarra da Navarro, eta munduko surflari guztien errespetua lortu du, olatu handiak hartzeagatik eta baita Punta de Lobos-en kontserbazioaren aldeko mugimenduaren burua (#LobosPorSiempre) izateagatik. Mundu mailako surfarentzat eredugarri den proiektua eta, Txile, jaialdiaren herrialde gonbidatua izango da gainera.
Pedro Temboury-ren La Primera Ola filmak Espainiako surfaren historia kontatzen du. Dokumental ekainaren 26ean estreinatuko dute Donostian.
Surf=Civilizacion y Barbarie Okendo Kultur Etxean egingo den arte proposamen bat da. Argazki, bideo eta objektuen bitartez, erakusketa honek mundu osoko kostaldeetara eramaten gaitu bertako arazoak ezagutzeko baino, konponbideak nola heldu ulertzeko. 60.hamarkadatik, non surf-a oraindik kirol marjinatu bat zen eta hondartzak idilikoak ziren, gaur egun arte non surf-a masako kirol bat den, gure aurkikuntzek hainbat lekuetako hirigintza eta arkitektura markatu dute. Orain, gainera, balore sozial eta ekonomikoa duten olatu famatu eta perfektuen babesaren bozeramaile bihurtu gara. Bruno Garrudo (Portugal), iadanik existitzen ez den mundu baten argazkilari eta narratzaile delikatua, konfirmatutako artistetako bat da.
Analisia eta hausnarketarako topaketa bat antolatu dute Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa-rekin batera, non surfak, arkitekturak eta hirigintzak bat egiten duten. Ekainaren 27an, larunbata, Zurriolako hondartzan surfaren inguruko meeting herrikoi batera gonbidatuko dituzte herritarrak; eta ohiko festak, GU berrian eta Dabadaba-n. Gainera, Kutxa Fundazioaren #IZAN EZBERDIN proiektua jasotzen du jaialdian, non aktibitate ugari egongo diren “12 eta 17 urte bitarteko gure grommets-entzat”.
“Funtsezko hainbat istorio” dituzte kontatzeko, eta munduko surf kulturaren izen handiak ekarriko dituzte Donostiara,