Ekainaren 21eko jairako deia egin du Gure Esku Dago dinamikak
Anoeta estadioa izango da Donostiako gune nagusia, 'Gaurko hautetsontzia, biharko erabakia' lelopean
Internet bidez edo herriz herri banatutako guneetan. Helduen 10 euro ordaindu beharko dute, 3 eta 15 urte arteko haur eta gaztetxoek 5 euro, eta 2 urtetik beherako haurrek doako sarrera hartu beharko dute.
Edonola, hainbat guneetan banatuko dituzte jarduerak. Goizean, Bulebarreko kioskoan, herri dantzak egingo dituzte, eta Parte Zaharreko kaleetan barrena Kantu Jira egingo dute. Anoeta estadioaren inguruan, 11:00etan, jatekoa eta edatekoa egongo da (sagardoa, txekor errea, taloak…), eta arratsaldean, erromeria. Estadio txikian, 11:30etik 00:00etara, kontzertu maratoia egingo dute. Kalejira musikatu bat ere egin nahi dute oihalen giza-katetik Anoetara, 11:30ean: Zurriolan txistulariak bilduko dira, Santa Katalinan elektrotxarangak, Maria Kristinan trikitaliak, Mundaizen batukadak, Agirre lehendakarian txarangak, Realaren zubian dultzaineroak eta gaiteroak. Horrela, guztiek Anoetan bat egin arte.
Illunbe, berriz, familien gunea izango da. 11:00etan, Illunbe izarrez argituz ikuskizuna eskainiko dute, eta elkarrekin arituko dira Gipuzkoako ia pailazo denak. 14:00etan, Irri bazkaria eskainiko dute, eta 15:30ean, dantzaldia egingo dute, txantxariak eta Irrien Lagunaken eskutik.
“Gure Esku Dago esan, eta ia ezerezetik dena lor dezakeen dinamika bat sortu genuen. Hiru ardatz soiletan euskal herritar den denak batu nahi ditugu: herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu, eta herritarron ordua da”, halaxe azaldu du Gure Esku Dagoren bozeramaile Angel Oiarbidek, gaur goizean. Izan ere, hurrengo pausoa emateko prest dago Gure Esku Dago, eta ekainaren 21ean egingo duen jaia iragarri dute dinamikako hainbat kidek. Iazko ekainaren 8an Durango eta Iruñea batu zituen giza-katea egin ostean, aurten, hautetsontzi erraldoi batzuen bueltan egin nahi dute erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapena. Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Baionan jai bana egingo dute ekainaren 21ean, Gaurko hautentsontzia, biharko erabakia lelopean. Donostiako jaiaren gune nagusia Anoeta estadioa izango da, eta horregatik elkartu dira gaur bertan.
“Durago eta Iruñea artean irribarre erraldoi bat sortu genuen. Herri zahar honen txoko bakoitzean sorturiko borondateen baturaren adierazlea izan zen giza-kate hura”, gehitu du Oiarbidek. Orain, aldarrikapena bera baino, erabaki hori nola eta noiz gauzatu dutela buruan esan du Oiarbidek: “Guri dagokigu herritarrak batzea, aldarria ariketa bihurtzeko”.
Gauzak hala, Gure Esku Dagok ekainaren 21ean “jauzi bat” eman nahi du, jai handi baten bidez. “Ari gara, herri eta auzoetan norbera bere oihal zatian bere borondatea josten, oihal horiek lurralde bakoitzeko hiriburuetan egingo dute topo, eta horiek josiko dute erabakia posible egingo duten hautetsontzia”, gehitu du Oiarbidek.
Zubiak, Anoeta estadioa, estadio txikia eta Illunbe
Horrela, erabakia dute jada egitaraua ekainaren 21erako. Donostian, goizetik gauera izango da zertaz gozatua: 12:00etan giza-kate bat egingo dute herriz herri osatzen ari diren oihalekin, Urumeako sei zubietan; 17:30ean,berriz, Anoeta estadioan bilduko dira herritarrak. Anoeta estadioan arratsaldean egingo dute ekitaldi nagusirako bakarrik eskuratu beharko da sarrera,