Donostiako 16 ikasle saritu dituzte Udaltzaingoaren marrazki lehiaketan; guztira 45 ikaslek parte hartu dute.
Udaltzaingoaren marrazki lehiaketaren irabazleak. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Udaltzaingoaren XIV. Marrazki Lehiaketaren sariak banatu dituzte gaur udalean. Guztira
45 ikastetxetako 5.000 haurrek parte hartu dute Bide Segurtasunaren aldeko marrazki lehiaketan, eta horietatik
16 ikasle saritu dituzte. Bestalde, aukeratutako 120 lan onenekin
erakusketa antolatu dute Okendo kultur etxean.
Sari banaketan izan da
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, eta harekin batera sariak banatzen ibili dira Hezkuntza zinegotzi Naiara Sampedro eta baita EAJko zinegotzi Aitziber San Roman eta Martin Ibabe, PSEko Miguel Angel Diez, eta PPko Jose Luis Arrue. Saritutako haurrek sari oparoak jaso dituzte, hala nola, bizikletak, kaskoak eta argiak.
Izagirrek ikasle guztiak zoriondu ditu, irabazleak eta haiei animatzers hurbildu diren ehunka haurrak; alkatearen esanetan, Udaltzaingoak eskainitako Bide Segurtasunaren iguruko informazioa islatu dute marrazkietaan: “Denoi zorionak eman nahi dizkizuet, jasotako formakuntzari forma emateko gai izan zaretelako”.
Sari banaketaren ondoren, bertaratutako haur, irakasle eta gurasoek hamaiketako oparoa egin dute udaletxeko terrazan.
1.000 bisitari erakusketan
Hasiera batean Lehen Hezkuntzara bideratutako lehiaketa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleengana ere zabaldu da. Hala, sariak maila bakoitzean banatu dituzte: 3. mailan
Nire bidea iza da gaia, 4. mailan
Badakit joaten, 5. mailan
Goazen bizikletaz eta 6. mailan berriz,
Eskarmentua.
Udaltzaingoen esanetan,
Okendon antolatutako erakusketak 1.000 bisitari izan ditu dagoeneko. Horrela, ikusgai dauden marrazkien artean umeek aukeratutako batzuk urteko egutegia osatzeko erabiliko dituzte.
Erakusketan bildutako marrazki guztiak ikusgai daude
Udaltzaingoaren webgunean.