Emakumeak ABKrossa lasterketan parte hartzera animatu dituzte
Entrenamenduak egingo dituzte hilaren 9an eta 16an.
Euskararen Aldeko Amara Berriko lasterketak berdintasuna defendatu nahi du, eta emakumeak ekainaren 27ko proban parte hartzera animatu dituzte. Bideo umoretsu batean emakumeen parte hartzearen alde egin dute, eta entrenamenduak elkarrekin egitera deitu zituzte. Lasterketa egunean bi ibilbide aukeratu daitezke: 3 kilometrokoa eta 6 kilometrokoa. AB Krossa lasterketarako berotzen hasteko entrenamenduak egingo dituzte hilaren 9an eta 16an. Amara Berriko Illunki Elkartean geratuko dira 20:30ean.
ABKrossa lasterketan izena eman daiteke Herrikrossa webgunean, 9 euroren truke. Egunean bertan ere eman daiteke izena 12 euro ordainduta. Bertan bildutako dirua euskararen elkarte bati emango diote. Lasterketaz gain, festa eta luntxa egingo dute Probestu plazan, probaren irteera eta helmuga izango den gunean.
Erlazionatutako edukiaII. ABkrossa ekainaren 27an egingo dute