Hamabi elkarteren artean banatuko dituzte 12.525 euro, euskara sustatzeko proiektuak garatu ditzaten
25.000 euroko diru laguntza ere banatu dute; auzoetako plan integralak osatzeko, kasu honetan.
Tokiko Gobernu Batzordeak gaur onartu du euskara arloko hamabi elkarteri 12.525 euroko diru laguntza ematea. Hain justu, elkarteek aurkeztutako proiektua garatzeko baliatuko dute laguntza: Ttan Ttakun Euskara Elkarteak, Ttan Ttakun irratirako; Antxeta Ttanttakun Aisialdi Elkarteak, euskara sustatzeko urteko planerako; Arrano Elkarteak, auzoan euskara suspertzeko; Ezikok, 2015 udalekuetarako; Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak, Donostiako bertso eskolarako; Sexunek, haur sexualitateari buruzko lanerako; Sustatu Komunikazioa Donostiak, Piztu.info-rako; Txirainek, 2015eko kultur ekintzetarako; Donostia-AET-ek, aktoreen formakuntzarako; Zurriola Antzerki Eskolak, urteko programarako; eta GKE Pausumedia, Uhinak koloretan eta Euskalari jardueretarako.
2015eko urtarrilaren 15ean argitaratu zuen Donostiako Udalak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, irabazi asmorik gabeko entitate edo elkarteei laguntza emateko 2015 urteko diru laguntzen deialdia. Deialdi horretan jasotzen dira Euskara Zerbitzuak Donostiako Euskararen Plan Orokorra (2011-2015) garatzeko edota osatzeko diru laguntzak emateko oinarriak. Oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskariak aztertuta, hamabi elkarte horiei eman diete diru laguntza. Bestetik,