Udan ere euskaraz ikasteko aukera emango dute Gipuzkoako euskaltegiek eta barnetegiek
Hainbat euskaltegietako ordezkariak, aldundiko Zigor Etxeburuarekin batera, Zen kanpainaren berri ematen. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Gipuzkoako euskaltegiek eta barnetegiek udako ikastaroetarako matrikulazio epea ireki dute,
Uda honetan zatoz zen egitera lelopean. Hala, norberak bere barne oreka euskararen bidez lortzeko deia egingo dute. Matrikulazio kanpainaren baitan,
Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariak eta Borja Arbelaitz AEK euskaltegiko irakasleak deia egin dute, herritarrak euskara ikastera animatzeko. “Neguan ikasteko aukerarik ez dutenentzat garai aproposa da. Udaz gozatzeko beste era bat eta ikasle prozesuan bultzada emateko aukera bat da”, aipatu du Arbelaitzek. Iaz, 1.400 lagunek erabaki zuten Gipuzkoan udan euskara ikastea.
Ikastaroak trinkoak izango dira, hilabete batekoak, beraz, aldi berean, “arinagoak” ere izango direla nabarmendu du Arbelaitzek. Gainera, euskara eta euskal kulturan murgiltzeaz gain, azterketak prestatzeko edota tituluak ateratzeko baliagarriak direla gogorarazi dute.
Kanpainaren helburua ahalik eta ikasle gehien lortzea da, eta horretarako, irrati, telebista kate, prentsa idatzi, zein medio digitaletan zabalduko dute kanpaina, bi astez, datorren astelehenetik aurrera.