Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu kopurua 11ra handituko du datorren denboraldian
Donostian irailaren 28an hasiko da, eta 'Ederra eta Piztia' balletarekin amaituko dute.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak handitu egingo du bere ohiko kontzertu kopurua datorren denboraldian. Gaur aurkeztu du programa, eta Donostian 11 kontzertu eskainiko dituzte, iazko bederatziak gaindituz. Donostian irailaren 28an hasiko da denboraldi berria, eta Ederra eta Piztia balletarekin amaituko dute.
Jean Sibelius konpositore finlandiarra omenduko du EOSek, haren Finlandia eta Kullervo obrak interpretatuz. Horrela, konpositorearen 150. urteurrena gogoratuko dute.
Bestalde, maisu sinfoniko handiak izango dira datorren denboraldiko protagonistak, hala nola, Gustave Mahler, Anton Bruckner, Maurice Ravel, Sergeui Prokofiev, Ludwig Van Beethoven eta Piotr Ilitx Txaikovski.
Euskal Herriko bi konpositoreren lanak ere estreinatuko dituzte, bata Luis de Pabloren Pensieri, azaroan, eta bestea Iñaki Estradaren …laino argidun arten… 2016ko ekainean.