Asier Azpirozek, Manex Mujikak eta Unai Gaztelumendik lehen fasea igaro dute
Bukatu da Gipuzkoa Bertsotan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatze fasea. Parte hartu duten 74 bertsolarietatik 30ek lortu dute txapelketarako sailkatzea eta horien artean hiru donostiar daude: Zubietako Asier Azpiroz, Amarako Manex Mujika eta Añorgako Unai Gaztelumendi. Duela lau urteko txapelketan sailkatze zuzena lortu zuten 13 bertsolariekin bat egingo dute horiek guztiek, eta irailaren 20an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari hasiera emango diote. Honakoak dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzea lortu duten bertsolariak (sailkapen osoa bertsozale.eus webgunean ikus daiteke):
- Jon Maia Soria
- Ander Lizarralde Jimeno
- Mikel Artola Izagirre
- Unai Muñoa Amundarain
- Haritz Casabal Pikabea
- Asier Azpiroz Iztueta
- Ibai Esoain Arruti
- Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
- Oihana Iguaran Barandiaran
- Gorka Azkarate Torner
- Arkaitz Oiartzabal Agirre
- Beñat Iguaran Amondarain
- Ane Labaka Mayoz
- Nahikari Gabilondo Mendizabal
- Xabier Sukia Etxeberria
- Manex Mujika Amunarriz
- Aratz Igartzabal Bidegain
- Gemma Urteaga Garmendia
- Unai Gaztelumendi Arandia
- Egoitz Eizagirre Aduriz
- Manu Goiogana Bengoetxea
- Maider Arregi Markuleta
- Unai Mendizabal Jauregi
- Eli Pagola Apezetxea
- Haritz Mujika Lasa
- Amaia Iturriotz Etxaniz
- Aitor Irastortza Fadrique
- Iñigo Gorostarzu Etxebeste
- Eneritz Artetxe Eizagirre
- Antton Fernandez Lasa